Haste
 
Merkataritzari Laguntza Teknikoa Kabinete

Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabinete horiek Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailak emandako zerbitzu bat da. Horren bidez, doako laguntza ematen da hainbat kontutan:

· Zein izan daitekeen zabaldu nahi den lokalaren kokapen egokiena eta zein diren eska daitezkeen dirulaguntzak lokala erosterakoan.

· Negozio bakoitzarentzat modu juridikorik egokiena zein den.

· Zein dirulaguntza dauden lokalak berregokitzeko, saltoki berriak zabaltzeko, merkataritza ekipamendua erosteko, edo langileak kontratatzeko.

· Zerga, lege edo lan kontuen gaineko aholkuak.

· Zure negozioa informatizatzeko garaian laguntza.

· Zure negozioa kudeatzeko modurik egokiena, errentagarritasun atalasea kalkulatzeko modua -kontzeptu honi esker, zure negozioa errentagarria izan dadin izan behar duen gutxieneko fakturazioa jakin dezakezu-. Zure negozioaren bidegarritasuna hobeto aztertu nahi baduzu zein erakundetara jo dezakezun ere esango dizugu, zure negozioaren doako Bidegarritasun Plan bat edo Merkatuaren Azterketa egiteko.

· MLTK horien bitartez, diruz lagundutako Prestakuntza Ikastaroak antolatzen dira, eta merkatariek izena eman dezakete bertan parte hartzeko. Hori da Merkataritzarako Informatika Plana.

· Salmenta baxuak egonez gero, beherakada horren arrazoia zein izan daitekeen aztertuko dugu Kabinetean, eta hainbat ekimen proposatuko dizkizugu salmentak igo daitezen, eta zure negozioak bide berri bat har dezan ahaleginduko gara.
Horiek eta gehiago ere badira MLTK zerbitzuak eskaintzen dituenak.

Informazio gehiago:
http://www.euskadi.net/comercio/indice_c.htm


 

 


***